Futbola taldekako kirol bat da, hamaikana jokalariko bi talderen artean baloi esferiko batekin jokatua. Munduko kirolik hedatuena da eta diru gehien mugitzen duen kirola ere. Futboleko jokalariei futbolari deritze.
Jokorako lekua 45 eta 90 metro bitarteko zabalera eta 90 eta 120 metro bitarteko luzera duen belarrezko zelaia izaten da. Area bakoitzean hiru zutoinek osatutako ate bat egoten da. Zelaia bi zatitan banatzen da eta ateen aurrean bina area egoten dira: area txikiak atezaina inork oztopatu ezin duen gunea da, eta area handia atezainak baloia eskuaz jokatu dezakeena eta defentsak ari den taldeak egiten duen falta penalti bezala adierazten dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario